Europan eta Mediterraneoko
Rocamadour
Ròcamador okzitanieraz
Javascript is required to view this map.
Nola heldu
AIREZ
- Bordeauxeko (Bordele) aireportua
- Toulouse – Blagnaceko aireportua
LURREZ
- Rocamadour 250 km ingurura dago Bordeletik ekialdera, eta bertatik honako errepide hauek abiatzen dira: A-89, A-20 (l’Occitane), D-23 eta D-673
- Posible da, baita ere, Rocamadourrera Tolosatik iparralderantz hartuz joatea (200 km inguru), A-62, A-20 (l’Occitane), D-39 eta D-32 errepideetatik
Txanpona
euroaNon egin lo
- http://www.france-voyage.com/francia-municipios/rocamadour-16294.htm
- www.hotelius.com
- www.booking.com/Hoteles
Turismo bulegoa
Office de Tourisme Souillac, Rocamadour, Padirac, Gramat; tel. (+33) 05 65 33 22 03 ; sejour@rocamadour.org eta stp@tourisme-souillac.com
Zer bisitatu
Monumentuak
Jatorria Erdi Aroan duen herria, gotorlekua eta multzo erlijiosoa. Zazpi santutegi kontserbatzen dira, honako hauek, besteak beste:
- Notre-Damme kapera (Ama Birjina Beltzari eskainia)
- Saint-Amadour eliza
- Saint-Saveur basilika
- Saint-Michel kapera
Museoak
- Des Arts Sacrés museoa, apezpikuaren jauregi izandakoan; Rocamadourreko arte erlijiosoko artelan garrantzitsuenak biltzen ditu
Horrez gain…
- 216 maila dituen eskailerak Rocamadourreko goialdera igotzeko aukera ematen du, eta han Alzou ibaiaren kanoiaren gaineko behatoki bikaina dago
- Des Merveilles haitzuloan, 20.000 urte dituzten labar pinturak ikus daitezke
- Causses du Quercyko Lurraldeko Parke Naturala; harri lehorreko landa inguruko ondare etnologiko garrantzitsua du, hormak eta etxolak, besteak beste
- Arquéosite de Fieux, Miersen (hurbil dagoen herria): antzinako gizakien bizimoduari buruzko parke didaktikoa
- Aisialdirako ur-gunea Gramaten (hurbil dagoen herria)
Kontuan izan
- Rocamadour Frantziako tokirik bisitatuena da (Mont Saint-Michelen ondoren), urtero milioi bat bisitari baino gehiago jasotzen baititu
- Rocamadourrek, jatorri izendapena duen ahuntz gazta bikainari ematen dio izena
- Ekainean Rocamadour gaztaren jaia ospatzen da
- Bisita gidatuak daude egunero, ordubete eta berrogeita bost minutuko iraupenekoak (baita ikasleentzat ere): http://www.rocamadour.com/
Informazio gehiago
2.
3.
4.
6.
7.
8.
9.
10.
11.
12.
13.
14.
15.
16.
17.
18.
19.
20.