Ramon Llullen Mundua

Atlas katalana (1375), Abraham eta Jafudà Cresques-ena. Zatia. Hirugarren eta laugarren orriak. XIV. mendean ezagutzen zen munduaren mapa. Haizeen arrosaren lehen irudikapena. Pariseko Liburutegi Nazionalean dagoen jatorrizkoaren erreprodukzioa. Miniatura. Madril. Itsas Museoa. J. Bedmar/Iberfoto. Photoaisa.

XIII. mendeko Mallorca, katalanek berriki konkistatua eta hainbat kulturez osatua, Mediterraneo gatazkatsuaren eta dinamikoaren adibidea da. Kultura kristaua, hispaniarra eta karolingiar berria, berriki garaituriko Islamaren hondakinekin eta zenbait zentro hebrear ahaltsurekin batera bizi ziren.

Ramon Llull kultur arrago batean jaio zen. Bere barnean gertatzen zena ezagutzera emateko lanean ari zela, kanpotik ezagutza handia jaso zuen. Eta ezagutzean, bereak ez ziren pentsamenduez jantzi zen, harik eta Behe Erdi Aroko intelektual unibertsalenetakoa eta ahaltsuenetakoa bihurtu arte. Bere bizitzan, bere garaiaren eta geografiaren sintesi jatorra, pertsonala eta egokia eraikitzeko lan egin zuen.

Garai hartako testuinguru historikoa ezagutzea funtsezkoa da Ramon Llullen figura eta bere obraren hedapena kokatzeko eta ulertzeko.

 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Norberaren burua ez duena oso behartsua da»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llull Mediterraneoko hiri nagusietara joan zen, eta hiri horietan, bere garaiko aita santuekin eta erregeekin hitz egin zuen.
 

Azken sorkuntzak