Puig de Randa (Algaidan)

RAMON LLULL PUIG DE RANDAN

Hogeita hamar urte inguru zituela, Ramon Llull Puig de Randara erretiratu zen, leize baten barruan eremutar gisa bizitzera. Han meditazioari lotu eta Argialdia gertatu zitzaion. Tradizioak dioenez, Randan erabaki zuren Ars idaztea. Hori da bere obra nagusia. Bertan, egia bilatzera bideratutako filosofia sistema handia eta unibertsala azaldu zuen. Bere lehen liburuak La Realeko monasterioan (Palman) idatzi ondoren, Randara itzuli zen, Jainkoari eskerrak emateko. Mallorcako kultura herrikoiak, Randako egonaldiarekin zerikusia duen kondaira bat jasotzen du: «zuhaixka idatzia» izenekoa, hostoak marrez eta puntuez beterik zituen legeltxorra, ekialdeko koderen batean, Jainkoak maisu argituari esandako hitzen ispilua dena.

DESKRIBAPENA

Puig de Randa Mallorcako Pla delakoaren hegoaldean dago, Algaidako udalerrian, Llucmajor ondoan. Itsasoaren mailatik 534 metroko garaieran dago. Alde guztietara begiratuta, uhartearen panoramika ikusgarria ikusten da. Mallorcako toki askotatik ikusten den soslai leuneko mendi horren gainean, Curako Ama Birjinaren santutegia dago, XVI. mendean oso famatua izandakoa; XIX. mendean maldan behera zegoen eta XX. mendearen hasieran berriztatu zen, Pere Joan Campins apezpikuaren agintaldian. Hirugarren Ordena Erregularreko fraide frantziskotarrek monasterioaren ardura hartu zuten 1913an eta bertan ezarri zuten Mallorcako nobiziagoa. Gaur badago fraideen komunitate txiki bat, taberna bat, jatetxe bat eta erromes eta bisitarientzako ostatu bat. Eremutar tradizio handia duen benetako «mendi sakratu» horren hegoaldean beste bi santutegi daude: San Honorat (1394an sortua) eta Gràcia (1497an sortua). 

ONDARE AINTZATESPENA

IBNB (Interes Bereziko Gune Naturala).

Curako santutegia, Puig de Randan (Algaida, Mallorca). IRU, S.L.Curako santutegia, Puig de Randan (Algaida, Mallorca). IRU, S.L.Curako santutegia, Puig de Randan (Algaida, Mallorca). IRU, S.L.Ramon Llullen estatua Curako santutegian, Puig de Randan (Algaida, Mallorca). IRU, S.L.
 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Gizon harroak ez du bere burua ezagutzen ezta beste gizakiak ere»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llullek Ars (‘Artea’) sortu eta zabaldu zuen, bere garaiko gizakien jakituria guztia biltzeko tresna intelektual handia.
 

Azken sorkuntzak