Europan eta Mediterraneoko
Erroma
Javascript is required to view this map.
Nola heldu
AIREZ
- Erromako Leonardo da Vinci - Fuimicinoko aireportua
- Erromako Giovan Battista Pastine – Ciampinoko aireportua
LURREZ
- Erroma, italiako penintsulako lurreko komunikazioen erdigunea da; autopista ingurabide erradial handiak inguratzen du
- Erromako tren geltoki nagusiak Término eta Tiburtina dira, eta biak metroz, autobusez eta trenez (FS) daude elkarren artean loturik; tranbia ere badago
- Informazio gehiago: www.trenitalia.it ; www.atac.roma.it ; www.metrebus.com ; www.metroroma.it
Txanpona
euroaNon egin lo
Turismo bulegoa
Erromak turismo informaziorako hamahiru bulego ditu. Horietako bat honako hau da:
- Castel Sant Angelo; piazza Pia, n.d. – 00193; Prati; tel. (+39) 06 68 80 97 07
Zer bisitatu
Monumentuak
Erromatarren garaia:
- Kapitolioa (Campidoglio): Erromako plaza eta erdigune administratiboa
- Koliseoa (Colosseum): Erromako anfiteatro handiena (50.000 ikusle)
- Foro erromatarra eta foro inperialak: Erroma zaharreko plazak
- Panteoia (Pantheon): jainko erromatarrei eskainitako tenplua
- Beste batzuk: zenbait terma (Caracalla, Diocleciano), garaipen arku (Constantino, Tito), akueduktu, etab.
Garai paleo-kristaua:
- Vatikanoko San Pedro, Letrango San Joan, Harresiz kanpoko San Paulo, Santa Maria Nagusia eta Santa Sabina basilikak
- Katakunbak (San Calixto, San Sebastian)
- Erdi Aroa: Santa Maria in Trastevere eliza; Santa Maria sopra Minerva eliza
Museoak
- Museo kapitolinoak (balio ikaragarria duten antzinako bildumak): http://www.museicapitolini.org/
- Borghese galeria (pinakoteka handia jauregi barroko batean): http://www.galleriaborghese.it/
- Doria-Pamphili galeria: http://www.doriapamphilj.it/
- Barberini galeria (antzinako arte museo nazionala): http://www.galleriaborghese.it/barberini/it
- Zibilizazio erromatarreko museoa: http://www.museociviltaromana.it/
- Museo Vatikanoak: http://mv.vatican.va/2_IT/pages/MV_Home.html
- MACRO (Erromako Arte Garaikide Museoa): http://www.macro.roma.museum/
- Ara Pacis museoa (Richard Meierrena): http://www.arapacis.it/
Horrez gain…
- Erromak Errenazimenduko, Barrokoko edo Aro Garaikideko monumentu garrantzitsuak ere baditu
- 060 608 telefono zenbakira deituz Erromako turismoari buruzko kontsultak egin daitezke
Kontuan izan
- Erromako erdigune zaharra eta Egoitza Santuko ondasunak Humanitatearen Ondare izendatuak ditu UNESCOk
- Tiber ibaian txalupan ibiltzeko aukera ere badago: http://es.turismoroma.it/
- Lido de Ostia izenekoa Erromatik gertuen dagoen hondartza da
Informazio gehiago
2.
3.
4.
6.
7.
8.
9.
10.
11.
12.
13.
14.
15.
16.
17.
18.
19.
20.