Erdi aroan bidaiatuz

Garai hartan maiz bidaiatu zezaketen gutxienetakoa zen Ramon Llull. Beste bidaiari handi baten garaikidea zen: Marko Polo esploratzaile eta merkatari veneziarraren (1254-1324) garai berekoa, alegia. Llullek asko bidaiatu zuen baina beste helburu batzuekin: bere misio egitasmoetarako babes politikoak eta finantzarioak bilatzea, eta bere argudioen indarra frogatzea beste lurraldetako eta sinesmenetako solaskideen aurrean. Europako, Asiako eta Afrikako hiri askotan egon zen. Bere liburuak berarekin eramaten zituen, gaurko garraiobideekin zerikusi askorik ez zuten garai hartako garraiobideetan. Hala ere, bera bezalako bidaiariei esker Europako Erdi Aroa beste kultur eremuetara zabaldu zen.

Nork bidaiatzen zuen?
  1. Merkatariek, emigratzaileek, mezulariek, militarrek, erlijiosoek, nobleek, zerga biltzaileek, artisauek, prostitutek, intelektualek, ibiltariek, eskaleek, eta abarrek.
  2. Nekazariek beren produktuak saltzeko bidaiatzen zuten tokiko azoketara eta merkatuetara. Gehienetan bidaia motzak ziren, ondoko hiriraino. Mallorcan, adibidez, asko itsasoa inoiz ikusi gabe hiltzen ziren.
  3. IX, mendean Santiago apostoluaren aztarnak Galizian aurkitu ondoren, Santiago edo Done Jakue Bidea erromesen biderik garrantzizkoena eta Europa artikulatzen zuen ardatza bihurtu zen. Horren ondorioz pertsona gehiagok bidaiatu zuten.
  4. Konkista handien ondoko birpopulazioek edo kolonizazioek migrazio mugimendu handiak eragiten zituzten. Nekazariek lur berriak eta etorkizun hobea bilatzen zituzten.
  5. Jende guztia asko ibiltzen zen oinez. Ibiltzeko modu mekanikorik ez zegoenez, jendeak zango azkarrak eta indartsuak zituen. Hori garai hartako hezurdurei egindako azterketa forentseetan egiaztatu ahal izan da.
<em>Vie de Saint Denis</em>, 1. folioa. 1317. San Dionisioren bizitzako eszenak. Parisen sartzen ari den erromes baten xehetasuna. Arte gotikoa. Miniatura. Paris. Liburutegi nazionala. Iberfoto. Photoaisa.
Zenbat irauten zuten bidaiek?

LURREZ

  1. Egunsentitik arratsaldera arte, eta batzuetan joan etorria egun berean izaten zen.
  2. Oinez, 25 km inguru egiten ziren batez beste. Profesionalek (benetako atletek), berriz, 50 edo 60 egiten zitzaketen.
  3. Zaldiz, eguneroko bidaia 60 eta 100 km artekoa izan zitekeen. Horrek esan nahi du gaur egungo Frantzia zeharkatzeko 12 eta 20 egun artean behar zirela, eguraldia ona bazen eta bestelako zailtasunik ez bazegoen.
  4. Ibaietako nabigazioari zegokionez, alde handia egoten zen korrontearen alde edo kontra nabigatzearen artean. Horrela, adibidez, Rodano ibaiari dagokionez, Lyondik Avignonera joateko 24 ordu behar ziren, eta alderantzizko bidea egiteko, berriz, hilabete oso bat. 
Sorkuntzaren tapiza: Eguzki eguna (<em>Dies Solis</em>). Erromanikoa. Eskola katalana. 1050-1100. Tapiza. Xehetasuna. Girona. Museo Kapitularra-Katedraleko altxorra. J. Bedmar/Iberfoto. Photoaisa.Tapiz de la Creación: día de Sol (Dies Solis). Románico. Escuela catalana. 1050-1100. Tapiz. Detalle. Girona. Museo Capitular-Tesoro de la Catedral. J. Bedmar-Iberfoto.Guidoriccio da Foglianoren zaldi gaineko erretratua. 1328-1330. Simone Martini, Simone di Martino (1284-1344). Siena, Italia. Jauregi Publikoa. Erdialde goialdeko xehetasuna. Nazioarteko gotikoa. Freskoa. Vannini/Iberfoto. Photoaisa.

ITSASOZ

  1. Tunisetik Mallorcara joateko bizpahiru egun behar ziren; Tunisetik Genovara edo Pisara, 7; hiri italiar horietatik Bartzelonara, 14. Batez besteko denborak dira; benetako denborak asko alda zitezkeen eguraldiaren eta geldialdien arabera.
Erromesak Lurralde Santuetara bidaiatzen. Peregrinationem in Terram Sanctam laneko irudia. XII. mendea. Liburutegi Marzianoa, Venezia. Miniatura. Costa/Leemage. Photoaisa.
Nola bidaiatzen zen?

LURREZ

  1. Lurrez egindako bidaietan aspaldiko bide erromatarrak aprobetxatzen ziren. XII. mendetik aurrera bidea horiek hobetu egin ziren.
  2. Ibilbide zerrendak erabiltzen ziren, ez mapak, horiek XIV. mendean hasi baitziren hedatzen. Ahozko informazioa erabiltzen zen gehienetan, hori baitzen baliagarriena eta eguneratuena.
  3. Ohikoa zen taldeka eta zama askorekin bidaiatzea: salgaiak, janariak, armak, lanabesak, dendak, arropa, dirua, dokumentuak, etab. Erromesak zama gutxiagorekin ibiltzen ziren.
  4. Bidaiatzea garestia zen: garraiolariak, jantzi egokiak eta dotoreak, bide sariak, ostatuak, janariak, albaitariak, eta abar.
  5. Bidaiatzeko ardoa zen edari gomendagarria, urak txarrak izaten baitziren, hirietan batez ere.
  6. Erdi Aroan gurdiak bezalako tresnak egokiak ziren distantzia motzak egiteko, baina ez bidaia luzeak egiteko, bideen egoera txarra izaten baitzen.
  7. Zaldiz, mandoz edo astoz asko bidaiatzen zen, horrela bidaiaria gutxiago nekatzen zelako eta zama gehiago eraman ahal zelako. Gehienetan ez ziren arrapaladan ezta trostan ere ibiltzen. Sarritan alokaturiko abereak izaten ziren.
Bidaiari diligentzia bat Parisen sartzen. San Dionisioren bizitzako (Vie de Saint Denis) eszenak, 1317. 125. orrialdea. Arte gotikoa. Miniatura. Paris. Liburutegi nazionala. Iberfoto. Photoaisa.

ITSASOZ

  1. Kostaldeko hirien arteko bidaiak itsasoz egiten ziren, lurrez baino erosoagoa eta azkarragoa baitzen (Bartzelona eta Genova artean, adibidez).
  2. Mediterraneoan, itsaso handietan sartu beharrean, kostatik aldendu gabe nabigatzen zen, horrela, eguraldi txarra izanez gero, portuetan babesteko aukera baitzegoen.
  3. Udan bidaiatzen zen batez ere, ekainean eta uztailean bereziki, itsasoa bareago zegoelako.
  4. Itsasontziak mugitzeko indarrak arrauna (galera eta lauda) eta bela (naoetan, kokatan, eta karabeletan) ziren; batzuetan bi sistemak aldi berean erabiltzen ziren.
  5. Norabideari eusteko erak, egunez eguzkiaren posizioa eta itsasontzietan eramaten ziren txoriak askatzea ziren, eta gauez, berriz, izarren posizioa.
  6. Europako nabigatzaileen artean Behe Erdi Aroan hedatu ziren nabigazioa erraztu zuten aurrerapen zientifikoak. Horri esker, itsaso handietako eta eskala gutxiko nabigaziorako aukerak zabaldu ziren. Aurrerapen gehienak marinel islamiarrek ekarritakoak ziren: hiru angeluko bela latinoa (XII. mendea), itsasorratza (1200. urtearen inguruan) popako lema (XIII. mendean) eta lehen itsas kartak (XIII. mendean). Astrolabioa eta koadrantea XV. mendean agertu ziren.
  7. Genovako eta Veneziako merkatariek harremanak zituzten Ekialde urrunarekin, baina ez zuzenean, Zetaren Bideko karabanen eta itsasontzien arteko zubi lana egiten zuten Asia Txikiko bitartekarien bidez baizik.
  8. Behe Erdi Aroan Mediterraneo osoan bidaiarientzat zegoen zerbitzu erregular bakarra galera zen: urtean behin egiten zuen Veneziatik Lurralde Santurako bidea, erromesez beteta.
Erromesak Siriara heltzen. Belauntzia Jaffako portura hurbiltzen eta bidaiariak zergak ordaintzen Tiron sartzeko. Munduko Gauza Ikusgarrien Liburua laneko irudia. 1371. inguruan. British Library. Miniatura. British Library/The Bridgeman Art Library. Photoaisa.

IBAIETAN ZEHAR

  1. Gaur egun errepidez egiten ditugun ibilbideetako batzuk lehen ibaiez egiten ziren, adibidez Rodano ibaitik edo Ebro ibaitik Zaragozaraino.
  2. Ibaietako nabigazioak bere bide sariak zituen eta salgaien garraioan erabiltzen zen batez ere.
  3. Ibaietako nabigazioa oso bateragarria zen itsasoko eta lehorreko bidaiekin.
  4. Gaur egun ibai handietan egindako urtegiek asko oztopatuko lukete bidaiatzeko era hori.
Ikatza garraiatzen Seine ibaitik, Pariseko ateetan. Vie de Saint Denis, 1. folioa 1317. San Dionisioren bizitzako eszenak. Arte gotikoa. Miniatura. FRANTZIA. Paris. Liburutegi nazionala. Iberfoto. Photoaisa.
Bidaiariek non egiten zuten lo?

LURREAN

  1. Bazegoen ostatu sare mugatua, eta bide garrantzitsuenetan ospitaleak zeuden (hau da, gehienetan Elizarekin erlazionatutako ostatuak, pobreak eta erromesak denbora batez hartzen zituztenak).
  2. Baserrietan aterpea ematea ohikoa zen eta lurralde batzuetan derrigorrezkoa.
  3. Karlomagnok pobreentzat eta aberatsentzat bereizitako ostatuak egitea agindu zien apezpikuei. Horrela aurre hartu zion gaur egun erabiltzen den izarren araberako sailkapenari.
Gaua igarotzeko eskubidea komentuetan eta elizetan. Karlomagnok Espainiara egin zuen espedizioa kontatzen duen XIV. mendeko L'entrée d'Espagne gesta kantako irudia. Arte gotikoa. Miniatura. Venezia, Italia. Liburutegi Nazional Marzianoa. BeBa/Iberfoto. Photoaisa.

ITSASOAN

  1. Itsas bidaietan kubierta azpian lo egitea baino hobea zen zubian lo egitea, beroa eta kiratsa jasanezinak baitziren; bidaiariek ez zuten aldatzeko arroparik, zorriz beterik zeuden eta komunetan olatuak sartzen ziren.
Pertsonaz beteriko itsasontzia. Lutrell-eko Salterio. XIV. mendeko gotikoa. Iberfoto. Photoaisa.
Zer gerta zitekeen bidaian?

LURREAN

  1. Ezbehar posibleak honako hauek ziren: lapurretak, ustekabeko bide sariak, zaldien nekea, gerrak, zubi hautsiak, elurteak, eta abar.
  2. Garaiko oinetakoek ez zuten asko irauten eta asko ziren oinutsik ibiltzen zirenak.
  3. Bidaia handien iraupenaren eta gogortasunaren ondorioz, asko ziren ibilbidean hiltzen ziren bidaiariak.
Zaldi gainean doazen zenbait pertsona zubi bat igarotzear. Gereziondoari buruzko irudia. Tomás de Cantimpre (1201-1276). Codex Granatensis: De natura rerum, XV. mendea. XIII. mendeko jatorrizkoaren Granadako edizioa. Arte gotikoa. Miniatura. Granada, Espainia. Granadako Unibertsitateko Liburutegia. J. Bedmar/Iberfoto. Photoaisa.

ITSASOAN

  1. Arrisku nagusiak itsas lapurrak, piratak eta naufragioak ziren.
  2. Itsas aseguruak XV. mendean agertu ziren eta oso lagungarriak izan ziren merkataritzaren nabigazioa bultzatzeko. 
Isolda erreginak Tristan askatu eta Logreseko erresumarantz abiatzen dira. Tristan eta Isolda erromantzea, Everard de Espinques-ena, Gassien de Poitiers-ek idatzia. 282v. folioa. Arte gotikoa. Miniatura. Chantilly, Frantzia. Condé museoa. BeBa/Iberfoto. Photoaisa.

LURREAN ETA ITSASOAN

  1. Toki bakoitzean moneta bat zegoenez, diru aldaketak sarritan egin behar izaten ziren, eta horrek abusu asko eragiten zituen.
  2. Toki bakoitzeko neurrien desberdintasuna ere arazo handia zen, merkatarientzat, batez ere.
  3. Ohiturak ez ezagutzeak ere arazoak sor zitzakeen; toki mailako legeek ez zituzten arrotzak babesten.
  4. Latina nolabaiteko lingua franca zen Mediterraneo iparraldeko kostalde osoan batez ere, eta gehienek ulertzen zuten.
Diru-trukatzaile judutarra. Sanctorum Peregrinationes in Terram Sanctam, Bernhard von Breindenbach-ena (1440-1497). Arte gotikoa. BeBa/Iberfoto. Photoaisa.
 

Ramon Llullen aipamenen

 
«Ez dago egiak baino gehiago balio duen altxorrik»
 

Ramon Llull mezuak

 
Ramon Llull Mallorkan jaio zen, Jaime I. Kataluniako erregeak 1229an uhartea kristauentzat konkistatu eta hiru urtetara.
 

Azken sorkuntzak